23 jul 2022, Laudio

IV ARETA TRAIL LASTERKETA

Classificações

Classificações

ARETA TRAIL LASTERKETA
12Km

Informação de contacto

Contactar com o organizador687578712

Regulamento


1. AURKEZPENA
Uztailaren 23an, larunbatean, 18:00etan, 4. Areta Trail Lasterketa jokatuko da. 13 kilometroko lasterketa bat da, 750 metroko desnibel positiboarekin. Areta eta Arrankudiagako inguruetan egiten da.
Lasterketa Aretako zubian hasi eta bukatuko da.

2. ARAUDIA
◦ 16 eta 80 urte bitarteko pertsona guztiek parte har dezakete. Adingabeek haien gurasoetako batek edo tutore legalak sinatutako egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute. Bertan, arduradunaren izena eta NAN zenbakia idatziko dira, bai eta adingabea haren ardurapean dagoela esaten duen adierazpena ere.
◦ Antolakuntzak nahi beste aldaketa egin ahal izango ditu, eta parte hartzaile guztiei aldez aurretik aldaketa horien berri emateko konpromisoa hartzen du.
◦ Txipa lasterkariaren dortsalaren barruan egongo da.
◦ Bi hornidura-gune egongo dira:
Lehenengoa: 5,5. kilometroan (likidoa + solidoa)
Bigarrena: helmugan (likidoa + solidoa)
◦ Parte-hartzaileek antolakuntzaren jarraibideak bete beharko dituzte, lasterketa behar bezala egin ahal izateko. Araudia betetzen ez badu, ingurunea errespetatzen ez badu edo kalteak eragiten baditu, lasterkaria kanporatua izango da, eta pertsona hori probatik kanpo dagoela ulertuko dugu.
◦ Ibilbidea plastikozko zinta batekin seinaleztatuko da.
◦ Antolakuntzak ez du parte-hartzaileek jarrera arduragabez eragiten dituzten kalteen gaineko ardurarik hartuko.
◦ Parte-hartzaile guztiek trail running oinetakoak jantzi beharko dituzte.
◦ Debekatuta dago edozein animaliarekin edo lasterketan izena eman ez duen norbaitekin korrika egitea. Hala ere, berak nahi duen pertsonarekin edo pertsonekin sartu ahal izango da helmugan lasterkaria.
◦ Lasterketak hainbat kontrol-gune izango ditu.
◦ Parte-hartzaileek istripu baten ondorioz laguntza behar duten lasterkariei lagundu beharko diete, eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri eman beharko dute.
◦ Lasterkariek agerian eraman beharko dituzte dortsalak.
◦ Lasterketan osasun-laguntza eskaintzeko zerbitzuak egongo dira.
◦ Antolakuntzak parte-hartzailearen baimena dauka haren lasterketa grabatzeko eta irudi horiek erabiltzeko, probaren irudia ezagutzera eman eta zabaltzeko, edozein bidetatik (irratia, prentsa, bideoa, Internet, kartelak...). Horrez gain, publizitate edo merkataritza-arloko ustiapenarekin lotutako eskubide guztiak lagatzen dizkio antolakuntzari, nahi dituen moduan erabil ditzan, horren truke ordain ekonomikorik jasotzeko eskubiderik gabe.
◦ Lasterkataren itxiera 2.15etan izango da. Itxieraren arduradunak, korrikalariren bat kanpo gelditu behar baden erabaki ahalko du.
◦ Izena eman duten parte-hartzaileek lasterketan haien borondatez eta haien ardurapean parte hartzen dutela ulertzen dute. Horrenbestez, parte-hartzaile eta haien oinordekoekiko erantzukizun zibilaren inguruko edozein ardurarengatik salbuetsiko dute erakunde antolatzailea, eta ez dute horregatik haren kontrako salaketarik jarriko, salatzeko eskubideari uko eginda. Parte-hartzaile bakoitza bere buruari edo hirugarrenei eragin diezaiekeen kalte edo lesio guztien erantzulea izango da, eta istripu edo lesioren bat gertatuz gero, ez du erakunde antolatzailea horren erantzule egingo.
◦ Proba honetan izena ematen duenak araudi hau onartzen du.


3. FITXA TEKNIKOA
Irteera eta helmuga: Aretako zubia (parkearen ondoan)
Lasterketak 13 km ditu, eta 750+ metroko desnibela.

4.TRACKa
Areta Trail lasterketaren tracka:
https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/areta-trail-lasterketa-2019-35020813
5. ITZULKETEN POLITIKA
Ez da dirurik itzuliko, eta ez da ordain ekonomikorik emango lasterkaria deskalifikatua bada, lasterketa osoa edo zati bat bertan behera uzten bada edo ibilbidea aldatzen bada.

6. IZEN-EMATEAREN PREZIOA, EPEAK ETA ITXIERA
• Izena emateko epea 2022ko ekainaren 1 10:00etan hasi eta uztailaren 16ko 23:59an amaituko da.
• Gehienez 200 lasterkari onartuko dira.
• Izen-emateak egiteko webgunea: https://sportmaniacs.com/es
Prezioa:
• 2022/06/1 etik 2022/07/16ra, prezioa 12 eurokoa izango da

⎼⎼⎼⎼⎼⎼  Ler mais   ⎼⎼⎼⎼⎼⎼